SUPERPLAST
EUSKARASKO AUTORE ONENAREN 2009KO MAX SARIA
“Zabor Jaunak” planetaren gaineko botere osoa eskuratu du, eta zabortxoen armada munduko leku guztiak inbaditzen ari da. Hasieran, “Zabor Jauna” ontziz, litxarreria-poltsaz, ordenagailu-pantailaz eta beste hondakin ugariz osatutako pilo handia baino ez zen. Formarik gabeko masa handia zen, eta, itxura batean, ez zuen inongo arriskurik. Hala ere, X eguneko X orduan, pertsona anonimo batek freskagarri lata bat bota zuen, eta, zoritxarrez, lata hori Zabor Jaunaren buruaren azpira heldu zen. Hain zuzen ere… BURMUINAri zegokion tokira!!!
Eta hemen hasten da gure arazo handia… edo gure abentura handia, ikuspuntuaren arabera.Arazo horren berri izanda, Superplast familiak, bere bazar ibiltaritik, indarrak pilatuko ditu ikusle guztiekin batera, gaizkilearen aurka egiteko eta haren plan zitala bertan behera uzteko.