~ Spectacles ~

METRO BATEKO AMETSAK METRO BATEKO AMETSAK

   Nadia neskato errumaniarra da, eta bere ametsa Nadia Comaneci izatea da. Gehienok bezala, Nadiak ere sekula beteko ez diren ametsekin egiten du amets. Baina zerbaitegatik borrokatu behar da beti; eguneroko mugarriren batera heltzeagatik, aurrera jarraitzeko kemena emango digun zerbait lortzeagatik. Eta Nadiak mundu erreal bezain fantastiko batean aurkituko du heldulekua, matxuratutako metro baten barruan, bera bezalako etorkinez jositako hiri batean. Eta Errumaniarekin gogoratuko da, etorkizunarekin egingo du amets, errealitatea disekzionatu eta akuarelaz pintatuko du, eta etorkina izatea zer den azalduko digu. Izan ere, nor ez da etorkina?