Hortzmugak 20 urtetan zehar egindako antzerkiaren erakustaldi bat aurkezten dizue. Erakustaldia honako leku hauetan burutuko da: Viladecans (Bartzelona) uztailaren 2, 3, 4 eta 5ean, Bilboko Kalealdian, uzatilaren 7, 8 eta 9an, eta Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian, uztailaren 10, 11 eta 12an.
Bi hamarkada, hogei urte... Bizitza oso bat antzerki konpainia batentzako. 20 urte betetzen ditugu eta gure historia, gure bizitza, gure ibilbidea konpartituz ospatu nahi dugu... "Hemendik" pasatu diren pertsonekin konpartitu nahi dugu, gure ikuskizunak ikustera hurbildu diren pertsonekin, bide luze eta bizi hau gurekin batera ibili zaretenokin eta lehendabiziko aldiz ezagutu nahi gaituzuenokin konpartitu nahi dugu erakusketa hau. Une txiki batez gure histoian murgiltzeko aukera eskeini nahi dizuegu zuen historia bera gogoratzeko asmoarekin. Ongi etorriak eta Hortzmuga Teatroaren eskutik egingo duzuen "iragan hurbilerako bidai" zoriontsua opa dizuegu.
Hortzmuga os presenta una exposición que regoge sus 20 años haciendo teatro. Estaremos con ella por Viladecans (Barcelona) los días 2, 3, 4 y 5 de Julio, en el Kalealdi de Bilbao los días 7, 8 y 9 de julio y en el Festival Internacional de Teatro de Calle de Lekeitio los días 10, 11 y 12 de julio.
Dos décadas, veinte años... casi toda una vida para una compañía de teatro.
Cumplimos 20 años y queremos celebrarlos compartiendo nuestra historia, nuestras historias, nuestras vivencias, nuestro recorrido, ... Nos gustaría compartir esto con todas las personas que un día pasaron por "aquí", con aquellas que se han acercado a ver nuestros espectáculos, con las que nos han acompañado de alguna manera en este intenso camino y con todas las que quieran conocernos por primera vez. Por eso queremos presentaros una RETROspectiva de la compañía en forma de exposición. Queremos ofreceros un lugar donde perderos durante un instante volviendo al pasado y que nuestra historia os lleve a vuestra propia historia. Bienvenidos y feliz "viaje al pasado más reciente" de la mano de Hortzmuga Teatroa.
La compañía bilbaina HORTZMUGA TEATROA, en su 20 Aniversario, presentara en el XX Festival Internacional de Teatre i Animació de Viladecans los día 4 y 5 de julio el estreno absoluto de su última producción: OLYMPIKAS 2012.
En esta ocasión, HORTZMUGA TEATROA vuelve a la calle este verano con un espectáculo para todos los públicos en el que cuatro actrices, a través del humor, del lenguaje gestual, y del clown muestran su visión particular sobre la competición olímpica, el liderazgo, el compañerismo y la práctica de deportes.
Con OLYMPIKAS 2012 la compañía pretende retomar el contacto directo con el espectador con una original muestra deportiva realizada por una delegación internacional de atletas que quieren ser olímpicas en los próximos JJ.OO de Londres.
Después de su estreno el espectáculo podrá verse los días 7 y 9 de julio en el Kalealdi de Bilbao y el 11 en el Festival de Teatro de Calle de Lekeitio.
"Eman digute! Eman digute!", eta zurtuta geratzen zara, ez dakizulako ondo entzun duzun edo ez, eta emozio ezezagun batek hauskor bihurtzen zaitu, ez duzu erreakzionatzen; eta, txaloek bultzatuta, eskaileretan gora zoaz, atrilera; eta han, Ron Lala taldeko kideetako bat zure zain dago, Max Sari bat eskuetan hartuta. Eta musu ematen diozu, eta musu ematen diote, eta nerbioak, eta publikoa, aktore eta aktoresa ezagunak eta ezagun izateko bidean daudenak, finalistak, agintariak, dramaturgoak, kamerak eta nik ba al dakit zer gehiago.
Eta orduan akordatzen zara, eta hainbat jende pasatzen zaizu burutik, konpainia honen parte izan ziren pertsona guztiez gogoratzen zara, 20 urtez jo eta ke aritzeko aukera eman diguten guztiez, hauxe baita antzerkia egiteko, bizitzeko eta defendatzeko dugun modua.
Konpainiaren lehenengo etapan egon ziren guztiez gogoratzen zara. Teatro hurbila, animaziozkoa, auzokoa egiten genuen garaiko guztiez. Eta denekin gogoratzen zara: garai guztietan egon diren aktore eta aktoresa guztiez, entseguez, ikuskizunez, ilusioez eta esperantzaz, galan Leo Bassi jakintsuak esan zuen bezala.
Eta 20 urteotan gurekin batera bidean egon den publiko guztiarekin ere ospatu nahi duzu saria. Adin guztietako publiko hori, ikusle huts gisa baino, solaskide gisa nahi dugun publikoa. Eta, batez ere, haurrak eta familiak, eurekin batera joan baikara handitzen, hausnarketa piztuko duen dibertsioa eskainiz. Eta KALE ANTZERKIArekin gogoratu gara; plazak, parkeak, etorbideak, oinezkoentzako guneak eta lekurik harrigarri eta ustekabekoenak betetzen dituen antzerki mota horrekin. Hori baita antzerkirik publikoena, berehalakoena, indartsuena, berdin-berdin harrapatzen dituena ibiltaria, antzerkizalea eta ogia erostera irtendako emakumea. Antzerki mota hori, sektorearen barruan gehiago hartu beharko litzatekeena aintzat.
Baina, batez ere, gogoratzen duzu izugarri gustatzen zaizula lanbide hau, eta asko duzula eskaintzeko, asko duzula kontatzeko. Hunkituko eta ukituko gaituzten istorioak, eta, azken batean, gure munduaz hitz egingo duten istorioak.
Eta, berriz ere, publikoari begiratzen diozu. Eta taldeko batzuk hor gaude, eta denok zaudete; eta barre egiten duzu eta hitz egiten duzu, eta dena laburbildu nahi duzu baina ez zaizu irteten, eta hunkitu egiten zara, zure familia osoaz oroitzen zara, daudenak eta ez daudenak, agoantatzen zaituztenak eta hitz egiten dizutenak, eta eskerrak ematen dituzu "Superplast" ikuskizunak lortutako Euskarazko Egile Onenaren MAX Sariagatik (publiko familiarrari zuzendutako kale-ikuskizuna, harrapazank!), bakoitzak bere hizkuntzan, irteten zaion moduan. Duintasunez eta koherentziaz. Eta, konturatu orduko, emakume bat keinuak egiten ari zaizkizu, erretiratzeko eskatuz. Eta hainbat eta hainbat gauza egon arren esateko, azkenean ez duzu ezertxo ere esaten, pentsatuz denek ulertuko dutela zer ari zaren pentsatzen eta sentitzen. Eta besarkadak eta musuak, eta bihar berriz ere lanera, asko dago-eta sortzeko.
Eskerrik asko den-denoi, HORTZMUGA TEATROAren parte izateagatik, gurekin egoteagatik eta gugan konfiantza izateagatik.